Gipuzkoako Osasun Publikoko Lurralde Ordezkaritzak egindako 2016ko Zaintza Epidemiologikoari buruzko Txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemara (SIM) bidalitako datuak biltzen ditu.

Hona hemen txostenaren ondorio nagusiak:

AREAGOTU EGIN DIRA

Q Sukarra

2016an, Q sukarraren 35 kasu jakinarazi dira Gipuzkoan, hau da 4,9 kasu/100.000 biztanleko tasa gordina. Beraz, % 59ko gorakada egon da aurreko urtearekin konparatuta.


 Escherichia coli berotoxigenikoa

E. Coli O157ren 22 isolatze jakinarazi zaizkio IMSri (2015ean 10 izan ziren). 22 kasutatik 10 gizonei zegozkien, eta beste 12 emakumeei. Gaixoen batez besteko adina 11 urte zen (tartea: 8 hilabete-88 urte).

4 kasu taldekatuta agertu ziren; gainerakoak esporadikoak izan ziren. Berretsitako 4 kasu horiek E. Coli enterohemorragikoaren agerraldi bati zegozkion, eta Gipuzkoako herri berean bizi ziren 14 haurri eragin zien. Ikerketak ezin izan zuen esposizio-iturria identifikatu.


Salmonellosia

SIMk 284 Salmonella isolamenduren berri izan du (joan den urtean 273 izan ziren).Hala ere, badirudi azken 13 urteetako beheranzko joerari eusten zaiola, gorakada hau gorabehera.

Kasuen % 53k gizonei eragin die, eta jakinarazpenen % 57 haurrei buruzkoak izan dira; haurrei buruzko jakinarazpenen % 78 6 urtetik beherako haurrei zegozkien.

Aurten bi agerraldi hauek identifikatu dira: agerraldi batek kontaktuan egon ziren 13 pertsona eta 10 salmonellosi kasu taldekatu zituen, eta inkestaren arabera toxiinfekzioa eragin zuen elikagaia Salmonellarekin kutsatutako errusiar entsalada izan zen. Kutsatutako bi pertsona ospitalera eraman behar izan zituzten. Salmonella sp.-ren bitarren agerraldiak bi pertsonari eragin zien. Infekzioaren jatorria, ziurrenik, patata-tortilla bat prestatzeko erabili zen arrautza izan zen.


Listeriosia

2016an, Gipuzkoako Epidemiologia Unitateari listeriosisaren 13 kasu esporadiko jakinarazi zaizkio.

BEHERA EGIN DUTE EDO EGONKOR MANTENDU DIRA

Campylobacter

SIMri jakinarazitako Campylobacter isolamenduak 946 izan dira, 2015ean jakinarazitakoak baino gutxiago (1.047 kasu jakinarazi ziren).

% 56 gizonei zegozkien, eta % 44, berriz, emakumeei. Isolamendu guztien % 58 haurrengan hauteman dira, eta horietatik % 44k urtebete edo gutxiago zituzten.

Irailean, isolamenduek aurreko bost urteetako gehieneko kopurua gainditu zuten.

Datuak aurreko urtekoak baino baxuagoak badira ere, Campylobacter da, oraindik ere, Europar Batasunean gizakiengan gehien agertzen den patogeno bakteriano gastrointestinalik ohikoena; 2008tik goranzko joera du.


Brucellosia

2009tik, Gipuzkoan ez da Brucella kasu berririk diagnostikatu.


Jaiotzatiko toxoplasmosia

2016an SIMk ez du jakin jaioberriengan Toxoplasma gondiiren kasurik egon den.


Taenia

2016an, Gipuzkoako ospitale publikoetako laborategiek 2 Taenia kasuren berri eman diote Epidemiologia Unitateari; 2015ean, 13 kasuren berri eman zen. Joera beheranzkoa da.


Mycobacterium bovis

2016an, Mycobacterium bovisen kasu baten berri izan du SIMek; aurreko urtean baino gutxiago, alegia.


Yersinia

2016an, Gipuzkoan Yersinia enterokolitikoaren 30 kasu jakinarazi zaizkio SIMri; 2015ean, 40 kasu egon ziren. % 67 gizonak izan ziren, eta batez besteko adina 9 urte (tartea: 0-65 urte). % 60k 15 urtetik beherakoak ziren, eta horietatik % 61ek 6 urtetik beherakoak. Ez dago urtarokotasunik, eta banaketa geografikoa ezezaguna da. Beheranzko joerak bere horretan jarraitzen du azken urteotan, Europar Batasunean bezalaxe.