EFSAk, EMAk eta ECDCk adierazle batzuk ezarri dituzte antimikrobianoen erabilera murrizteko prozesua eta antimikrobianoen erresistentziaren kontrako borroka nola doazen aztertzeko.

Adierazleok “osasun bakarra” delakoaren testuinguruan proposatu dira, eta, beraz, animalia-osasunaren arloa nahiz giza osasunarena hartzen dituzte kontuan. Gainera, oinarri dituzte antimikrobianoekiko erresistentziaren gaineko zaintzari eta antimikrobianoen kontsumoari buruzko datuak, Europako zaintza-sareek bildutakoak.

Animalien osasunarekin lotutako antimikrobianoekiko erresistentzia ebaluatzeko, azter daiteke, besteak beste, Escherichia coli bakterioaren zenbateko proportzioa duten antimikrobiano kopuru batekiko sentiberak edo erresistenteak diren ekoizpen-animaliek.

Giza osasunaren kasuan, azter daiteke zenbateko proportzioan agertzen diren osasun publikorako garrantzi handiena duten bi patogenoak: metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus aureus (MRSA) eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentea den Escherichia coli.

Bestalde, kontsumoa ebaluatzeko adierazleen artean, alde batetik pertsonen antimikrobiano-kontsumoa eta bestetik albaitaritzako antimikrobianoen guztizko salmentak proposatu dira