FAO/OMEk eskuliburu bat argitaratu du, elikadura-segurtasunaren arloko agintaritzei eta elikakateetako kideei elikadura-arriskuen jakinarazpenak hobeto egiten laguntzeko. Eskuliburua printzipio praktikoetan eta arrisku biologikoekin, kimikoekin eta fisikoekin lotutako jakinarazpen-praktiken hobekuntzan oinarritzen da. Gida hau kudeatzaile eta arduradun politikoentzat eta Elikagaien Segurtasunaren arloko agintari nazionalentzat da.

Jatorria elikagaietan duten gaixotasun-agerraldiek murriztu egiten dute kontsumitzaileek elikaduraren segurtasunean duten konfiantza, eta horrek eragina izan ohi du kontsumo-indizeetan. Hori aztertuta, ondorioztatu da garrantzitsua dela arriskuen jakinarazpena modu eraginkor batean egitea. Hori dela eta, herrialdeei gomendatzen zaie komunikazio-estrategiak garatu eta ebaluatu ditzatela eta beren edo beste herrialde batzuen esperientzietatik ikas dezatela.

Eskuliburu honek badu beste ikuspegi bat ere; hain zuzen ere, arriskuen jakinarazpena hala Elikagaien Segurtasunari lotutako krisiak nola elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldiak kudeatzeko erabiltzea, baita horren premiazkoak edo horren iraunkorrak ez diren gaietarako ere, besteak beste, kanpainetarako. Halaber, nabarmendu dute plangintza on bat beharrezkoa dela elikadura-segurtasuneko komunikazioa eraginkorra izan dadin.