Elikagaien Segurtasunak Katalunian duen egoera aztertzeko, hainbat adierazle talderen jarraipena egiten da:

  1. Elikagaien bitartez transmititzen diren gaixotasunek biztanleriarengan duten eragina.
  2. Biztanleriak elikagaiek eragindako arriskuekiko duen esposizioaren datuak.
  3. Biztanleriaren eskura dauden elikagaietan edo elikakateko fase desberdinetan dauden arrisku biologiko eta kimikoen prebalentzia-datuak.
  4. Elikakateko jardueretan aplikatzekoak diren prebentzio-araudien betetze-maila.
  5. Pertzepzio- eta konfiantza-datuak.

Kataluniako Elikagaien Segurtasuneko agintaritzek Elikagaien Segurtasunaren egoerari buruzko txostena argitaratzen dute urtero, eta aipatutako adierazle taldeak aztertzen dituzte bertan. 2015. urteko txosteneko datuen arabera, Elikagaien Segurtasunaren egoera egonkorra da Katalunian aurreko urteekin konparatuta, eta parametroak Europako batezbestekoarekin konpara daitezke.

Txostenaren arabera, Kataluniako Elikagaien Segurtasunarekin lotutako arazo nagusia arrisku biologikoak dira oraindik ere; hortaz, beharrezkoa da arrisku horiek elikakate osoan murrizteko kudeaketa-neurriekin jarraitzea, bereziki lehen fasean.

Bestalde, kate osoko langile guztiek hobeto aplikatu behar dituzte praktika eta autokontrol guztiak, eta elikagaien ekoizpenean lan egiten duten langile guztiak ondo prestatu.

Azkenik, txostenak agerian uzten du arriskuen komunikazioa lantzen jarraitu beharra dagoela, herritarrek elikagaien arriskuei buruzko informazioa izan dezaten eta etxean aplika daitezkeen prebentzio-neurrien berri izan dezaten.

ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN ADIERAZLEAK – 2015. URTEA

1 - ELIKAGAIEN BITARTEZ TRANSMITITZEN DIREN GAIXOTASUNAK

Katalunian, elikagaien bidezko toxiinfekzioak dira osasun-arazo nagusia oraindik ere elikagaien segurtasunaren arloan. Hala ere, kasu larriak oso gutxi dira (% 1,8), eta ez dago ia hiltzeko arriskurik.

  • Elikagaien bidezko toxiinfekzioen agerraldiak: Agerraldien kopurua egonkortu egin da (2008-2015). Agente eragile nagusiak norobirusa (% 37,9 2015ean) eta Salmonella dira. Agerraldi gehienak etxe eta jatetxeetan gertatzen dira.
  • Elikagaien bidezko toxiinfekzioa: osasun-arazo hau eragiten duen elikagai nagusiak arrainak, haragiak eta arrautzaren eratorriak dira. Honako hauek dira jakinarazpen gehien duten agenteak: Salmonella, Campylobacter eta Rotavirus. Nolanahi ere, 2005. urtetik, gora egin dute Campylobacter eta errotabirusak, eta behera egin du Salmonellak.

Elikagaien bitartez transmititu diren gaixotasun nagusiek eragin txikia izan dute Kataluniako biztanleengan, salmonelosia eta campilobakteriosia kenduta.

2 - ELIKAGAIEN ARRISKUEKIKO ESPOSIZIOA: DIETAREN BIDEZKO KUTSATZAILEAK

Eskuragarri dauden dieta-ikerlan guztien arabera, Kataluniako biztanleek kutsatzaileekiko duten esposizio mailak OMEk eta EFSAk ezarritako erreferentziazko gehieneko mugen azpitik daude. Arraina, itsaskiak eta haragia eta haragiaren eratorriak dira kutsatzaile gehien duten elikagai taldeak.

3.1 - ARRISKU BIOLOGIKOEN PREBALENTZIA ELIKAKATEAN

Kataluniako zaintza-programetan detektatu diren agenteak elikagaien gaineko alertak eta informazioa trukatzeko Europako sareari jakinarazitako berak dira.

Mikroorganismo patogenoetarako bat-etortzeen tasa orokorrak altuak dira, baina, elikagai gordinetan mikroorganismo patogenoak eta arrainetan parasitoak egon daitezkeenez, beharrezkoa da prebentzio-neurriak azpimarratzea: bestak beste, elikagaietan tratamendu termiko osoa ezartzea edo gordinik edo erdi-gordinik kontsumituko den arraina izoztea.

3.2 - ARRISKU KIMIKOEN PREBALENTZIA ELIKAKATEAN

Arrisku kimikoetarako bat-etortzeen tasa orokorrak oso altuak dira.

  • Elikagaietako alergenoen zaintza- eta kontrol-programaren datuek adierazten dutenez, joera goranzkoa da; hortaz, oraindik hobetzeko aukera dago eremu honetan.
  • Plagiziden hondakinetan, bat-etortzeen tasa altua da oraindik ere (> % 99).
  • Animalia-jatorriko elikagaietako albaitaritza-sendagaien hondakinei buruzko emaitzek adierazten dute bat-etortzeen tasa % 99,9 dela.
3.3 - ARRISKUEN PREBALENTZIA ELIKAKATEKO LEHEN FASEAN
  • Hiltegiko animalietan eta uretan dauden albaitaritza-sendagaien eta legez kanpoko beste substantzia batzuen eta animalientzako elikagaien presentziaren bat-etortzeen tasa % 100 da.
  • Behi-ustiategien % 100 negatiboak dira bruzelosiari dagokionez, eta % 99,7 negatiboak dira tuberkulosiari dagokionez.
  • Ez da egon behien entzefalopatia espongiforme kasurik 2009. urtetik.
  • Hegazti-ustiategietako Salmonella prebalentzia murriztu egin da 2009. urtetik: 2015ean % 0,15era iritsi da oilo erruleetan eta % 0,45era gizentzeko oilaskoetan.
  • Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko egiten diren kontrolen datuek diotenez, bat-etortzeen tasak altuak dira erreferentziazko parametro guztietarako, nahiz eta hobetzeko aukerak dauden txerrien ongizatean (% 60,47) eta uraren kudeaketan (% 89). Nabarmentzekoa da elikagaien segurtasuneko bat-etortze datua (% 92,4), produktuen segurtasunarekin, trazabilitatarekin eta animalien elikadurarekin lotutako elikadura-legerian ezarritako baldintzen betetze-mailari dagokiona.
4 - ARAUDIA BETETZEA

Eraldaketan eta banaketan: elikagaien industrian araudia betetzeari buruzko bat-etortzeen tasak altuak dira, eta hautemandako hutsuneak ez dira larriak. Autokontrolari dagokionez, bat-etortzeen tasa apala da (% 68,9); hortaz, beharrezkoa da hobekuntza-neurriak sustatzen jarraitzea.

Txikizkako fasean: kautelazko neurriak hartzea edo zehapen-espedienteak abiaraztea eskatzen duten ez-betetze larrien proportzioa txikia da.

5 - HERRITARREN PERTZEPZIOA

Kataluniako Kontsumo Agentziaren aurrean aurkeztutako 2.984 salaketetatik % 5,4 baino ez dagozkie elikagaiei. Gehienak gorputz arraroen presentziari edo dokumentazio- edo etiketa-faltari buruzkoak dira.