EFSAk eta ECDCk zer iritzi dute agerraldiari buruz?

Arriskuaren ebaluazio azkarra egin ondoren, EFSAk eta ECDCk honako hau adierazi dute:

Frantziako enpresak ekoitzi dituen bularreko haurrentzako formulak geldiarazi eta erretiratuta, izugarri murriztuko da bularreko haurrek Salmonella agonaren ondoriozko infekzioa izateko arriskua

Zer-nolako bilakaera izan du orain arte?

Joan den abuztuan, bularreko haurrentzako formulen kontsumoarekin loturiko S. agonaren agerraldi bat hasi zen Frantzian.

Gaur arte, agerraldiak urtebetetik beherako 37 haurri erasan die han.

Sekuentziazio genomikoaren analisiak berretsi zuen Espainiako Estatuaren kasuak lotura zuzena duela Frantziako agerraldiarekin.

Bestalde, Grezian beste kasu bat identifikatu da, probabilitate handikoa. Azken kasua 2017ko abenduaren 2an jakinarazi zen.

Zer gomendatzen zaie agintaritzei?

EFSAk eta ECDCk gomendatzen dute infekzioaren eraginpean dauden estatu kideetako agintaritza eskudunek informazioa truka dezatela epidemia-, mikrobiologia- eta ingurumen-ikerketari buruz, Elikagai eta Pentsuetarako Europako Alerta Azkarraren Sarearen (RASFF) eta EBko Alerta eta Erantzun Azkarraren Sarearen (EWRS) bitartez.

Bularreko haurrentzako prestakin horien bidezko infekzioak saihesteko, kontuan hartu beharko litzateke honako 3 gomendio hauei buruzko aholku publikoak emateko aukera.

Zein dira bete beharreko 3 gomendio errazak?

  • Inola ere ezin dira erabili agerraldi honekin lotuta dauden haur-formulak (ikusi hemen tartean diren loteak).
  • Eskuak garbitu behar dira biberoia prestatu aurretik eta ondoren.
  • Biberoiak ez dira aldez aurretik prestatu behar, eta soberakinak bota egin behar dira, baldin eta bi orduan kontsumitzen ez badira (betiere hozkailuan behar bezala gordeta badaude).